Hirugarren astean zehar taldeka hibili ginen lanean. Ionek hainbat galdera eman ondoren guk taldekideen artean gogoeta pertsonala eginez eta "google drive" erabiliz hauei erantzun genion.
Hona hemen galderak:
1.-Teknologia
eta Gizartean, non daude?
Hasiera
batean informazioaren gizartean gaudela esango genuke, honekin lotura egingo
dugu teknologiari.
Gure gaur egungo XXI.mendeko teknologia
berriek erabateko gizarte aldaketa eragin izan dute, eta erabateko elkarlana
egiten dute gaur egun, elkarlana eta elkar-kutsatu ere bai.
Historian
zehar teknologiak soilik zentratuak zeuden industriari begiratuta, abantaila
industrialak lortzeko, nola bait esanda "erraztasuna" emanez
langiari, eta lan profesionalagoak egiteko eta lortzeko, emaitza
profesionalagoak.
Bainan hain
garapen handia egin duenez historian, kontutan hartu behar da langileria ere
bai "gutxitu" egin dela nola bait esanda, lehen kotxearen muntaia
egiteko ADbz, 5 pertsona beharko
lirateke, eta orain dela 10 urte, makinak eta teknologiak, gizakiari ordezkatu
egin dio, lanpostuak desgertuz, inbertsio gutxiago nagusiarentzako,
produktibitate gehiago, eta ondorioz, emaitza ezinhobeak gizaki baten lanarekin
konparatuz.
1970ko eta
1980ko hamarkadetako krisi eta berregituraketa prozesuaren barruan, kritikak
laister etorri ziren. Ikerlari kritikoek kapitalismoaren eta klase-gizartearen
jarraipena
nabarmendu
zuten. Hau guztiarekin ondorio zehatz batera iristen gara, ez baita arazo
teknologikoa, baizik eta arazo sociologiko eta gizartearena.
2-Gaur egungo eskola non dago? Nora daramagu?
Gaur egungo eskola non dago? Nora daramagu?
Denboran zehar eskolak izan dira erregimenak ezarritako jakintzak hedatzeko, honek funtzionatu dezan. Egun ere merkatuaren beharretara egokitzen da hezkuntza, horrek dakarrelako erregimenaren aberastasuna. Testuingurua hauxe da: ekonomia garapenak gizartea hobetzen du, garatze horrek ekar ditzakeen kalteak sahiesteko garapen sostengarria deritzona martxan jarri da, guk zalantzan jarri arren.
Materia asko ematen da, interesgarria, beharrezkoa, ikaslegoa formatzeko eta bizitzarako, bereziki lan mundurako (merkaturako) prestatzeko. Prestakuntza hori bermatzen dutenak azterketak dira. Bide errazena ote?
Ebaluazioa ez da aldatu, prestaketarako balioak eta dinamikak ordea, bai. Teknologia berriek era anitzagoak esakintzen dituzte materiala lantzeko. Akaso prestaketa hobeagoa lortzen da, prestakuntza hori nora bideratu nahi dugun, hor dago gakoa. Erregimenaren norabideak ekonomia garapenean zentratuta jarraitzen baldin badu eskolak ere norabide hortatik joango dira. Garapena atzean utzi eta sostengarritasuna edota gizarte baldintza onak bultzatzea aukeratuz gero, bide horri ekingo dio ere hezkuntzak.
|
3-Teknologia eta gizartea nora daramagu?
Denok dakigun bezala, azkeneko hamarkadetan
gehien garatzen ari den gauzetariko bat, teknologia da eta pertsonak askotan,
behartutak gaude teknologia aldaketa hauek ulertzera atzean gelditu ez gaiteze
n. Izan ere, alor gehienetan erabiltzen
da jada teknologia, medikuntzan, kirolean, hezkuntzan estae baterako...
Teknologia lehen esan dugun bezala etengabeko
eraldaketan dabil eta oso zaila da iraganean nolakoa izango den jakiteko
hipotesiak egitea.
Teknologia gizarteak dituen beharrak asetzeko
erabiltzen da, beraz teorian gizartera egokitu beharko litzateke, baina askotan
aldrebes suertatzen da, hau da gizartea, egin beharreko lanak jorratzeko
teknologia berriak erabiltzen ikasi behar du.
Aintzinean zegoen teknologia gaur egun
dagoenarekim alderatuz gero, ikus dezakegu leku nabarmena hartzen ari duela
teknologia eta horrek askotan kezkak ekartzen ditu. Zertarako balioko dute
gizakiek makina batek berak egiten duen lan berdina egiten badu? Gizarte
honetan tokia teknologiari mugatzen egongo ote gara?
Azken finean denborarekin etorri zaizkigun aldaketak
bezala, hurrengo urteetan hauetako gehiago etorriko dira eta guk egin dezakegun
gauza bakarra, aldaketa hauetara egokitzea da.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario